25/5/07

Praktiketan ikusi dudana

Praktiketan egon nazen garaian Durangoko Zabalarre eskolan, arte hezkuntzaren balorazio handiago bat egiten dutela ikusi dut, honetan interesa eta garrantzia ematen diotela nabari da edo behintzat baliabide, denbora eta saiakera handiagoak direla ikusi dugu. Metodologia hau txokoka antolatzen da. Hauetako bat “margotegi txokoa” delarik. Beraz, honetan, espazioari dagokionez, behintzat, egokitutako toki berezia daukate.
Margotegi txokoan mahai bat dago, aulkiak, tenperak, errotuladoreak, kola, artaziak eta puntzoiak apal batean. Gune honetan bi aktibitate egiten dira: margotegia eta sormen zabala. Bi hauen artean espazioari dagokionez, ez dago bereizketa fisikorik, mahaian lerro bat marraztuta dago soilik, baina beraiek badakite ezberdinak direla. Tenpera, pintzelak eta kola ondoko mahaitxoan egoten dira. Zirrimarro garaitik marrazki figuratiboak egitera pasatzen dira, lau urterekin adierazpen grafikoa lantzen hasten direlarik.
Nahiz eta hau heldutasunerantz ematen den urratsa izan, bakoitzak bere unean eman behar duela, egia delarik didaktika jakin batek bizipena areagotuz gero, adierazpen grafikoa arinduko dela. Horregatik jartzen zaizkie hainbeste material eskura.
Tamaina eta kolore ezberdinetako paperak erabiltzeko aukera ematen zaie haurrei, beraien izatearen arabera, adierazteko leku handiago edo txikiagoa behar izaten bai dute. Ume bakoitzak bere lanak biltzeko karpeta du apalean. Irakaslearen eskuartzea maiztasun handiz izaten da ekintza bakoitza normaldu artean ahalik eta era autonomoago baten burutu dezaten. Helburu bezala, lanean eraikitako teknikak menperatzea eta sormena eta motrizitate fina garatzea lirateke.
Ikasleak berak aukeratzen ditu teknikak eta materialak askatasuna adieraziz (aurreko bi kasuetan ikusten ez genuena).Materialen erabilpen egokia eta jasotzea exigitzen zaio. Irakasleak, normalean, ez duela parterik hartzen ez tekniketan ezta materialen aukeraketan, ezta lanaren burutzapenan. Ikasle bakoitzaren prozesua begiratu eta baloratzen du.

9/5/07

Haurrak margotzen

Kreatibitatearen garrantzia

KREATIBITATEAREN GARRANTZIA:
Adierazpen artistikoa prozesu dinamikoa da uneoro aldatzen egon daitekeena. Kreatibitatea garatzeko ezinbestekoa da sormena egunez egun lantzea, eguneroko lana eta esfortzuaren bitartez lortuko dugu bidea egitea, zerikusi gutxi bai du gaitasun intelektualekin. Kreatibitatea garatzea oso garrantzitsua da behinik behin kontrako pentsamendua sortzen duelako, non erantzun bakarra ez dagoen. Marrazten denbora inbertitu ondoren eta dedikazio handiari esker emaitzak oparoak eta aberatsak izan ahal dira. Agian arrazoi honegatik sarritan irakasle batzuei materia hau saila iruditzen zaie. Akaso materia honen inguruko gure gogoeta gure ezintasunetaz abiatzen delako eta irakaslea aldez aurretik desmotibatzen da ezjakintasunez behartzen bai ditu aurren lan ezberdinak. Egia da oso alor pertsonalegia dela eta haurren arte lanak anitzak izan daitezkeela. Baina guk arreta, kreatibitate prozesu horretan haurrak duen esperientzian jarri behar dugu, behatu ze jarrera duen sortzen zaizkion arazoen aurrean, nola aztertu duen eta nola egin dion aurre. Emaitzari begira ezin gara egon beraz. Haurra askatasun osoz margotu behar du, atzean utziaz konplexuak eta ukazioak. Eta irakasleok giro aproposa sortzeko konpromezua hartu behar dugu, gaitasun kreatiboa babestu behar dugularik eta era berean haurrak gidatu soluzioak berak topa ditzan.

Artea eskolan




ARTEA ESKOLAN:
Artearen beharra eskolan aldarrikatu beharreko kontua da. Eskolak haurren jarrera kreatzailea garatzen lagundu behar du eta desmotibatuta daudenei jakin nahia piztu behar die ondo pasatzen lagunduz. Aipatu beharra dago esperientzi artistikoa ez dela soilik margotzea. Margoak ondo mantentzen ikasten da, pintzelak garbitzen eta margotu ostean dena batu, garbitu eta txukuntzen ikasten da. Esandako guzti hau esperientzi artistikoaren barruan kokatzen dugu. Beraz gela barruan planteatzen den metodologia malgua eta irekia izen behar du.

6/5/07

Irakasleen eginkizuna

IRAKASLEAREN PAPERA:
Duda barik irakasleen jarrera behian da berriro aipatu dugun bezala oso garrantzitsua da. Giro aproposa sortu behar dugu haurrak motibatzeko; azken finean, haurrek sortu eta asmatzeko desioa sorrarazi behar diona irakaslea izan behar du: gelako toki aproposena erabili, material ezberdina eskaini , proposamenak egin, etab.
Lehenago aipatu dugun bezala kreatibitatea lantzea ekintza dinamikoa eta aldakorra da, beraz malguak izan behar dugu, haurrari askatasuna eman behar diogularik.Batzutan haurren marrazkiak oso korapilatsuak direla irudituko zaigu eta baliteke ere haurrak behin da berriro zenbait elementu errepikatu izana. Hori dela eta haurrak naturaltasuna eta berezkotasuna galdu duela pentsatzera heldu gaitezke. Guztiz erratuta egongo gara ordua, hain zuzen ere haurra errepikapen prozesu horretan pentsamendu abstraktua lortzeko bidean ibiliko bai da, adierazpen plastikoarentzat ezinbesteko garrantzia duen faktorea.

Ondorioz

Haurra ulertua izan dadin zirriborro etapa hau bere garapenean eman beharrezko pausotzat ulertu behar da. Zirriborroak gauzatzen ari den bitartean haurrak bere garapen intelektual eta emozionala adieraziko du. Gogo handiz bere lanari ekingo dio. Bere garapen konestikoaz disfrutatuko du eta gutxinaka kontrol bisuala lortzen joango da egiten dituen lerroei esker. Marrazkiak izendatzen doan heinean inguruarekiko bizipenekin erlazionatuz joango da. Gauzak izendatzerako orduan kolorearen erabileraz disfrutatuko du eta errepresentazio tridimensionalak egiteari ekingo dio. Beraz etapa hau oso garrantzitsua dela haurrarentzat ulertu beharko dugu.

Irakasle zein gurasoei dagokie haurra motibatzea , bere arte lanak goraipatu eta arretaz jarraitu bere garapenean lagundu nahi badugu.

Zirriborroen garapena

Beraz zirriborroak egitea esperientzi motorea dela esan dezakegu. Hasieran mugimendu kinestikoak egiten gozatzen dute, ostean lerroen kontrol bisualaren ondorioz disfrutatzen dute eta azkenik, lerroak eta ingurunea erlazionatuz izendatu egiten dituzte atsegin handiz. Hau horrela izanik kolorearen erabilpena zirriborro etapa honetan bigarren mailako elementua dela baieztatu dezakegu.

Zirriborroak izendatzen hasten direnean koloreen artean ezberdintasunak nabaritzen dituzte nahiz eta bakoitza ezin dituzten izendatu. Bereizketa hau kolorearen hautemaketan lehengo urratsa garrantzitsua dela aitortzen dugu.

Koloreen erabilpena zirriborro garaian era esperimental batez egiten dute. Ez diote arreta berezirik eskaintzen eta askotan kolore bakar batekin margotzen dute. Berriz zirriborroak izendatzen hasten direnean kolore ezberdinak erabiltzen hasten dira gauza ezberdinak adierazi nahian.

ZIRRIBORRO GARAPENAREN ADIERAZLEA
Artea helduek inguruarekiko dute harremanaren islada da, zirriborro garaia berriz, haurraren garapen fisiko eta afektiboaren islada dela esan dezakegu. Beraz, gela baten barruan erritmo eta garapen maila ezberdinak aurkitu behar dugula jabe izan behar gara. Guztiak errespetatu, motibatu eta jarraipena egin beharko diegu.Garapen intelektuala eta hizkuntzaren garapena oso erlazionatuta daude. Haurraren hastapenetan kontrol motorra lortzea hasiera batean hizkuntzaren kontrola baino garrantzitsuagoa da errealitatearen jabekuntzan. Zirriborroen aldaketa maila haurren aldaketa intelektual, fisiko zein psikologikoa adierazten bai du.