25/5/07

Praktiketan ikusi dudana

Praktiketan egon nazen garaian Durangoko Zabalarre eskolan, arte hezkuntzaren balorazio handiago bat egiten dutela ikusi dut, honetan interesa eta garrantzia ematen diotela nabari da edo behintzat baliabide, denbora eta saiakera handiagoak direla ikusi dugu. Metodologia hau txokoka antolatzen da. Hauetako bat “margotegi txokoa” delarik. Beraz, honetan, espazioari dagokionez, behintzat, egokitutako toki berezia daukate.
Margotegi txokoan mahai bat dago, aulkiak, tenperak, errotuladoreak, kola, artaziak eta puntzoiak apal batean. Gune honetan bi aktibitate egiten dira: margotegia eta sormen zabala. Bi hauen artean espazioari dagokionez, ez dago bereizketa fisikorik, mahaian lerro bat marraztuta dago soilik, baina beraiek badakite ezberdinak direla. Tenpera, pintzelak eta kola ondoko mahaitxoan egoten dira. Zirrimarro garaitik marrazki figuratiboak egitera pasatzen dira, lau urterekin adierazpen grafikoa lantzen hasten direlarik.
Nahiz eta hau heldutasunerantz ematen den urratsa izan, bakoitzak bere unean eman behar duela, egia delarik didaktika jakin batek bizipena areagotuz gero, adierazpen grafikoa arinduko dela. Horregatik jartzen zaizkie hainbeste material eskura.
Tamaina eta kolore ezberdinetako paperak erabiltzeko aukera ematen zaie haurrei, beraien izatearen arabera, adierazteko leku handiago edo txikiagoa behar izaten bai dute. Ume bakoitzak bere lanak biltzeko karpeta du apalean. Irakaslearen eskuartzea maiztasun handiz izaten da ekintza bakoitza normaldu artean ahalik eta era autonomoago baten burutu dezaten. Helburu bezala, lanean eraikitako teknikak menperatzea eta sormena eta motrizitate fina garatzea lirateke.
Ikasleak berak aukeratzen ditu teknikak eta materialak askatasuna adieraziz (aurreko bi kasuetan ikusten ez genuena).Materialen erabilpen egokia eta jasotzea exigitzen zaio. Irakasleak, normalean, ez duela parterik hartzen ez tekniketan ezta materialen aukeraketan, ezta lanaren burutzapenan. Ikasle bakoitzaren prozesua begiratu eta baloratzen du.

No hay comentarios: