Adierazpen artistikoa prozesu dinamikoa da uneoro aldatzen egon daitekeena. Kreatibitatea garatzeko ezinbestekoa da sormena egunez egun lantzea, eguneroko lana eta esfortzuaren bitartez lortuko dugu bidea egitea, zerikusi gutxi bai du gaitasun intelektualekin. Kreatibitatea garatzea oso garrantzitsua da behinik behin kontrako pentsamendua sortzen duelako, non erantzun bakarra ez dagoen. Marrazten denbora inbertitu ondoren eta dedikazio handiari esker emaitzak oparoak eta aberatsak izan ahal dira. Agian arrazoi honegatik sarritan irakasle batzuei materia hau saila iruditzen zaie. Akaso materia honen inguruko gure gogoeta gure ezintasunetaz abiatzen delako eta irakaslea aldez aurretik desmotibatzen da ezjakintasunez behartzen bai ditu aurren lan ezberdinak. Egia da oso alor pertsonalegia dela eta haurren arte lanak anitzak izan daitezkeela. Baina guk arreta, kreatibitate prozesu horretan haurrak duen esperientzian jarri behar dugu, behatu ze jarrera duen sortzen zaizkion arazoen aurrean, nola aztertu duen eta nola egin dion aurre. Emaitzari begira ezin gara egon beraz. Haurra askatasun osoz margotu behar du, atzean utziaz konplexuak eta ukazioak. Eta irakasleok giro aproposa sortzeko konpromezua hartu behar dugu, gaitasun kreatiboa babestu behar dugularik eta era berean haurrak gidatu soluzioak berak topa ditzan.
9/5/07
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Artea beste ezagutzak antzeko beharrezko errekurtsoa bilakatzen da, beraz, prezamen estetikoaren arloa eta arlo sortzailea harmonizatzea dakar, alde biek pentsamenduaren eraketa egokian laguntzen bai dute. Ez da esku abileziak eta pertzepziozkoak lortzeko iharduera hutsa izan behar, gisa-buruaren garapenerako beharrezkoak diren ahalmen batzuk garatzeko bidea baizik (bereiztu, interpretatu, ulertu, irudikatu, imajinatu...).
Publicar un comentario