6/5/07

Sorkuntzaren garapena eta etapa ezberdinak

Haurrek lehen lerroa marrazten duten unetik sorkuntzaren garapena ematen da. Berezkoak diren forma ezberdinak sortzen dituzte. Marrazketari esker askatasun afektiboa, emozionala, arakatzeko eta esperimentatzeko askatasuna kanporatzen dute haurrek.

Marrazten dagoen bitartean haurra guztiz askea da eta bere buruarekin komunikazio zuzena eta subjetiboa burutzen du. Inguruneko elementuek ematen dioten informazioa hautematen dituen heinen, aurretik duen informaziorekin batera eskema berria berrantolatzen arituko da. Artea haurraren prozesu mentalerako, hautemate garapenerako eta garapen afektiborako garrantzitsua da.

Irakasleen egin beharra haurrak egongo diren espazio beraien premiei erantzunez antolatzea, material aproposak aukeratu, erabiliko den metodologia egokia zehaztu eta eskolako helburuak lortzeko programa egokiena hautatzea izango da.Haurrak margotzerako orduan berarentzako garrantzitsua dena une horretan esperientzi subjetiboaren bitartez irudikatuko du. Haurrentzako marrazkien gaia ez da horren besteko garrantzitsua, baizik eta nola adierazten den da garrantzitsuagoa.

No hay comentarios: