25/5/07

Praktiketan ikusi dudana

Praktiketan egon nazen garaian Durangoko Zabalarre eskolan, arte hezkuntzaren balorazio handiago bat egiten dutela ikusi dut, honetan interesa eta garrantzia ematen diotela nabari da edo behintzat baliabide, denbora eta saiakera handiagoak direla ikusi dugu. Metodologia hau txokoka antolatzen da. Hauetako bat “margotegi txokoa” delarik. Beraz, honetan, espazioari dagokionez, behintzat, egokitutako toki berezia daukate.
Margotegi txokoan mahai bat dago, aulkiak, tenperak, errotuladoreak, kola, artaziak eta puntzoiak apal batean. Gune honetan bi aktibitate egiten dira: margotegia eta sormen zabala. Bi hauen artean espazioari dagokionez, ez dago bereizketa fisikorik, mahaian lerro bat marraztuta dago soilik, baina beraiek badakite ezberdinak direla. Tenpera, pintzelak eta kola ondoko mahaitxoan egoten dira. Zirrimarro garaitik marrazki figuratiboak egitera pasatzen dira, lau urterekin adierazpen grafikoa lantzen hasten direlarik.
Nahiz eta hau heldutasunerantz ematen den urratsa izan, bakoitzak bere unean eman behar duela, egia delarik didaktika jakin batek bizipena areagotuz gero, adierazpen grafikoa arinduko dela. Horregatik jartzen zaizkie hainbeste material eskura.
Tamaina eta kolore ezberdinetako paperak erabiltzeko aukera ematen zaie haurrei, beraien izatearen arabera, adierazteko leku handiago edo txikiagoa behar izaten bai dute. Ume bakoitzak bere lanak biltzeko karpeta du apalean. Irakaslearen eskuartzea maiztasun handiz izaten da ekintza bakoitza normaldu artean ahalik eta era autonomoago baten burutu dezaten. Helburu bezala, lanean eraikitako teknikak menperatzea eta sormena eta motrizitate fina garatzea lirateke.
Ikasleak berak aukeratzen ditu teknikak eta materialak askatasuna adieraziz (aurreko bi kasuetan ikusten ez genuena).Materialen erabilpen egokia eta jasotzea exigitzen zaio. Irakasleak, normalean, ez duela parterik hartzen ez tekniketan ezta materialen aukeraketan, ezta lanaren burutzapenan. Ikasle bakoitzaren prozesua begiratu eta baloratzen du.

9/5/07

Haurrak margotzen

Kreatibitatearen garrantzia

KREATIBITATEAREN GARRANTZIA:
Adierazpen artistikoa prozesu dinamikoa da uneoro aldatzen egon daitekeena. Kreatibitatea garatzeko ezinbestekoa da sormena egunez egun lantzea, eguneroko lana eta esfortzuaren bitartez lortuko dugu bidea egitea, zerikusi gutxi bai du gaitasun intelektualekin. Kreatibitatea garatzea oso garrantzitsua da behinik behin kontrako pentsamendua sortzen duelako, non erantzun bakarra ez dagoen. Marrazten denbora inbertitu ondoren eta dedikazio handiari esker emaitzak oparoak eta aberatsak izan ahal dira. Agian arrazoi honegatik sarritan irakasle batzuei materia hau saila iruditzen zaie. Akaso materia honen inguruko gure gogoeta gure ezintasunetaz abiatzen delako eta irakaslea aldez aurretik desmotibatzen da ezjakintasunez behartzen bai ditu aurren lan ezberdinak. Egia da oso alor pertsonalegia dela eta haurren arte lanak anitzak izan daitezkeela. Baina guk arreta, kreatibitate prozesu horretan haurrak duen esperientzian jarri behar dugu, behatu ze jarrera duen sortzen zaizkion arazoen aurrean, nola aztertu duen eta nola egin dion aurre. Emaitzari begira ezin gara egon beraz. Haurra askatasun osoz margotu behar du, atzean utziaz konplexuak eta ukazioak. Eta irakasleok giro aproposa sortzeko konpromezua hartu behar dugu, gaitasun kreatiboa babestu behar dugularik eta era berean haurrak gidatu soluzioak berak topa ditzan.

Artea eskolan




ARTEA ESKOLAN:
Artearen beharra eskolan aldarrikatu beharreko kontua da. Eskolak haurren jarrera kreatzailea garatzen lagundu behar du eta desmotibatuta daudenei jakin nahia piztu behar die ondo pasatzen lagunduz. Aipatu beharra dago esperientzi artistikoa ez dela soilik margotzea. Margoak ondo mantentzen ikasten da, pintzelak garbitzen eta margotu ostean dena batu, garbitu eta txukuntzen ikasten da. Esandako guzti hau esperientzi artistikoaren barruan kokatzen dugu. Beraz gela barruan planteatzen den metodologia malgua eta irekia izen behar du.

6/5/07

Irakasleen eginkizuna

IRAKASLEAREN PAPERA:
Duda barik irakasleen jarrera behian da berriro aipatu dugun bezala oso garrantzitsua da. Giro aproposa sortu behar dugu haurrak motibatzeko; azken finean, haurrek sortu eta asmatzeko desioa sorrarazi behar diona irakaslea izan behar du: gelako toki aproposena erabili, material ezberdina eskaini , proposamenak egin, etab.
Lehenago aipatu dugun bezala kreatibitatea lantzea ekintza dinamikoa eta aldakorra da, beraz malguak izan behar dugu, haurrari askatasuna eman behar diogularik.Batzutan haurren marrazkiak oso korapilatsuak direla irudituko zaigu eta baliteke ere haurrak behin da berriro zenbait elementu errepikatu izana. Hori dela eta haurrak naturaltasuna eta berezkotasuna galdu duela pentsatzera heldu gaitezke. Guztiz erratuta egongo gara ordua, hain zuzen ere haurra errepikapen prozesu horretan pentsamendu abstraktua lortzeko bidean ibiliko bai da, adierazpen plastikoarentzat ezinbesteko garrantzia duen faktorea.

Ondorioz

Haurra ulertua izan dadin zirriborro etapa hau bere garapenean eman beharrezko pausotzat ulertu behar da. Zirriborroak gauzatzen ari den bitartean haurrak bere garapen intelektual eta emozionala adieraziko du. Gogo handiz bere lanari ekingo dio. Bere garapen konestikoaz disfrutatuko du eta gutxinaka kontrol bisuala lortzen joango da egiten dituen lerroei esker. Marrazkiak izendatzen doan heinean inguruarekiko bizipenekin erlazionatuz joango da. Gauzak izendatzerako orduan kolorearen erabileraz disfrutatuko du eta errepresentazio tridimensionalak egiteari ekingo dio. Beraz etapa hau oso garrantzitsua dela haurrarentzat ulertu beharko dugu.

Irakasle zein gurasoei dagokie haurra motibatzea , bere arte lanak goraipatu eta arretaz jarraitu bere garapenean lagundu nahi badugu.

Zirriborroen garapena

Beraz zirriborroak egitea esperientzi motorea dela esan dezakegu. Hasieran mugimendu kinestikoak egiten gozatzen dute, ostean lerroen kontrol bisualaren ondorioz disfrutatzen dute eta azkenik, lerroak eta ingurunea erlazionatuz izendatu egiten dituzte atsegin handiz. Hau horrela izanik kolorearen erabilpena zirriborro etapa honetan bigarren mailako elementua dela baieztatu dezakegu.

Zirriborroak izendatzen hasten direnean koloreen artean ezberdintasunak nabaritzen dituzte nahiz eta bakoitza ezin dituzten izendatu. Bereizketa hau kolorearen hautemaketan lehengo urratsa garrantzitsua dela aitortzen dugu.

Koloreen erabilpena zirriborro garaian era esperimental batez egiten dute. Ez diote arreta berezirik eskaintzen eta askotan kolore bakar batekin margotzen dute. Berriz zirriborroak izendatzen hasten direnean kolore ezberdinak erabiltzen hasten dira gauza ezberdinak adierazi nahian.

ZIRRIBORRO GARAPENAREN ADIERAZLEA
Artea helduek inguruarekiko dute harremanaren islada da, zirriborro garaia berriz, haurraren garapen fisiko eta afektiboaren islada dela esan dezakegu. Beraz, gela baten barruan erritmo eta garapen maila ezberdinak aurkitu behar dugula jabe izan behar gara. Guztiak errespetatu, motibatu eta jarraipena egin beharko diegu.Garapen intelektuala eta hizkuntzaren garapena oso erlazionatuta daude. Haurraren hastapenetan kontrol motorra lortzea hasiera batean hizkuntzaren kontrola baino garrantzitsuagoa da errealitatearen jabekuntzan. Zirriborroen aldaketa maila haurren aldaketa intelektual, fisiko zein psikologikoa adierazten bai du.

Izena duen zirriborroa

Etapa hau oso garrantzitsua da, haurrek beronen zirriborroei izena ematen hasten bai da. Haurraren pentsamoldea aldatu dela esan nahi bai du. Dagoeneko zirriborroekiko kontrol motora era bere inguruarekiko erlazioak burutzen ari da. Pentsamendu kinestikotik irudimenezko pentsamendutara pasa da. Hiru urte eta erdi dituenean ematen da hau. Haurrak lehengo aldiz ikusmen errepresentazioa gogoan dauka.
Egia esan, hasierako zirriborroak eta hauek, estetikoko oso antzerakoak dira. Oraindik ere oso gustuko bai du zirriborroak marraztea era gainera orain denbora gehiagoz aritzen bai da margotzen. Garrantzitsua da kontutan hartzea helduentzako logikarik ez duten lerroak, haurrentzat izugarrizko garrantzia dutela.
Bukatzeko, aipatzea haur bakoitzaren erritmoa ulertu eta errespetatzea ezinbestekoa dela, nahiz eta batzutan gela barruan izugarrizko desoreka dagoela iruditu. Ezin dugu behartu haurraren heldutasunari ez dagokion marrazkiak egitera. horrela balitz etsipena eta desmotibazioa sortaraziko genioke haurrari burutu ezin dezakeen marrazki bat egitera behartzerakoan.

IRUDIA:Izena duen zirriborroa

Zirriborro kontrolatua

Normalean haurrek zirriborro fase honetan ilusio handiz marrazten aritzen da, kontrol bisual eta motorearen arteko erlazioaren aurkikuntza lorpen itzela bai da. Poztasun hadina sentitzen du kontrol honen jabe izatea motibatzen duelarik mugimendu berriak egitera.

Hiru urte dituenean arkatza helduek hartzen duten antzera hartzen dute. Lerro bat kopiatzea hobeto ulertzen dute eta normalean lerroek edozein norabidetan marrazten dituzte. Hiru urterekin borobil bat kopiatu dezakete baina ez lauki bat. Zirriborroak egiterako orduan inguruarekiko duten kontrola ere isladatzen da.

IRUDIA:Zirriborro kontrolatua


Zirriborro nahasia

Hasierako zirriborroek ez dute logikarik, ez behintzat helduok pentsatzen dugunaren logika bera. Lerroak neurriz eta zentzuz ezberdinak dira. Askotan konturatzen gara haurrak arreta gehiegi eskaini gabe margotzen daudela. Edozein unetan beste edozer begiratzen daudela ohartzen gara eta berehala margotzen jartzen dira. Kontzentrazioa azalekoa dela dirudi.


Bestetik adin hauetako haurrek landu gabe dute kontrol muskularra eta hori dela eta lerro handiak marrazten dituzte. Garrantzitsua da jakitea
zirriborroen bitartez inguruko errealitatez ez daudela adierazten. Haurren garapen fisikoei eta psikologikoei erantzuten dien lerroak dira. Berauek margotzerako plazer handia sentitzen dute eta gustuko dute behin da berriro lerro horiek margotzea. Helduontzat paper gainean marrazten dutena interpretatzea saila den arren oso garrantzitsua da haurrek egiten dutenarekiko interesa azaltzea. Haurrek egiten duenaren inguruan helduen onespena behar dute. Eta azkenik aipatu haurrek beronen zirriborroekiko kontrola ez duen bitartean, ezingo duela eguneroko bizitzan burutzen diren beste ekintza batzuk kontrolatu.

Beraz zirriborrok marraztea edozein kulturatako haurren berezko garapen psikologiko eta fisiologikoekin bat dator.

Zirriborroen etapak

Haurren marrazketa garapen logikoa izango dute, bakoitzaren errealitateari eta erritmoei erantzungo diona. Hemezortzi eta lau urte artean ematen da garapen hau. Hiru etapa nagusitan sailkatu dezakegu haurraren bilakaera:

1.ZIRRIBORRO NAHASIA.
2.ZIRRIBORRO KONTROLATUAIZENA DUEN ZIRRIBORROA.
3.IZENA DUEN ZIRRIBORROA.

Zirriborro garaia

Haur jaio berriak inguruarekin duen harremanari esker bere nortasuna eta izaera eraikiko du. Azken finean haurrak bere inguruarekin etengabe esperimentatzen dabil eta honi esker haurra etengabe ikasten dihardu. Ukitzea, sentitzea, manipulatzea, ikustea, usaintzea eta entzuteari esker informazio mordoa jasoko du inguruko errealitea barneratuz joango delarik eta bere nortasuna eraikiz joango da. Honi esker ekoizpen artistiko aberatsa eskainiko digu haurrak.


Haurrek hasieratik ahozko komunikazioa soinuak helaraziz lantzen baldin badute ere, marrazketa prozesua beranduago azaltzen den ekintza da. Gutxi gora behera hemezortzi hilabetetara. Azpimarratzekoa da haurrek sortzen duten lehen lerroa bere biziko garrantzia duela; ez delako soilik marrazketa adierazle hutsa, baizik eta idazketaren lehen adierazlea ere bai da.

Etapa ezberdinak

Haurrak aldatzen doazen heinean beraien adierazpen artistikoa ere aldatzen doaz. Artearen garapena etengabea da eta etapa ezberdinak betetzen dira komunikazio garapenean era ordenatu batez.

Haur txikiak zirriborro desordenatuak
margotzen hasten dira. Honi zirriborro fasea deitzen zaio. Aurrerantzean zirriborro haiek ordenatzen doaz kontrol motorea lortzen duten heinean (bi urtetatik lau urtetara). Zirriborro garai honetan badaude beste hiru etapa ( zirriborro nahasia, zirriborro kontrolatua eta izena duten zirriborroak) aurrerago azalduko ditugunak. Helduok marrazki hauekiko interesa adierazi behar dugu haurrek bere buruarekin askoz gusturago sentituko bai dira.

Hurrengoko etapa PRESKEMATIKOA deitzen da. Errepresentazio
deskriptiboaren lehen saiakerak dira ( lau urtetatik seira ). Irudiak orden gabe azaltzen dira eta tamaina ezberdinak izan ahal dituzte. Helduok marrazki hauekiko interesa adierazten badugu haurrek azalpenak emateko irrikitan daudela somatuko dugu.

Eta azken etapa ESKEMATIKOA bezala ezagutuko dugu ( zazpi urtetatik bederatzira). Haurrek dagoeneko formaren kontzeptua guztiz garatua dute. Lantzen dituzten marrazkiak beraien ingurunearen deskripzioak izaten dira.

Hiru etapa ezberdin hauetan haurren marrazkiak helduontzako miresgarriak dira; freskotasuna eta naturaltasunaren bai dira marrazki hauen ezaugarri nagusi. Bestalde marrazki hauek haurren garapenarekiko informazio baliagarria ematen digute, abiapuntu egozentriko batetik bere buruaren jabe izatera bideratutako prozesua bizitzen ari bai dira.

Beraz, haurraren adiera
zpen plastikoaren garapena pentsamenduaren berrantolaketa bezala ulertu behar dugu. Marrazkiak beraien ingurunearen irudikapena dira eta haurraren garapen mentalaren adierazle bezala ulertu behar dugu.










Sorkuntzaren garapena eta etapa ezberdinak

Haurrek lehen lerroa marrazten duten unetik sorkuntzaren garapena ematen da. Berezkoak diren forma ezberdinak sortzen dituzte. Marrazketari esker askatasun afektiboa, emozionala, arakatzeko eta esperimentatzeko askatasuna kanporatzen dute haurrek.

Marrazten dagoen bitartean haurra guztiz askea da eta bere buruarekin komunikazio zuzena eta subjetiboa burutzen du. Inguruneko elementuek ematen dioten informazioa hautematen dituen heinen, aurretik duen informaziorekin batera eskema berria berrantolatzen arituko da. Artea haurraren prozesu mentalerako, hautemate garapenerako eta garapen afektiborako garrantzitsua da.

Irakasleen egin beharra haurrak egongo diren espazio beraien premiei erantzunez antolatzea, material aproposak aukeratu, erabiliko den metodologia egokia zehaztu eta eskolako helburuak lortzeko programa egokiena hautatzea izango da.Haurrak margotzerako orduan berarentzako garrantzitsua dena une horretan esperientzi subjetiboaren bitartez irudikatuko du. Haurrentzako marrazkien gaia ez da horren besteko garrantzitsua, baizik eta nola adierazten den da garrantzitsuagoa.

Egilearen perfila






DATU PERTSONALAK

IZENA:Jugatx
ABIZENA: Duñabeitia Kintana
HERRIA: Durango – 48.200
HERRIALDEA: Bizkaia

IKASKETAK

Arte Ederretan Lizentziatuan Ikus Entzuneko berezitasunean. Gaur egun Haur Hezkuntzako azken kurtsoa burutzen nabil.

ESPERIENTZI LABORALA

Azkeneko 6 urteotan bezala lan egin dut web orrialdeak eta programa multimedia diseinatzen.

OSARRIZKO IKASKETAK

Certificado de Aptitud Pedagógica ( C.A.P )

Sarrera

Ikasturte honetako lehen hiru hilabeteetan eskola ezberdinetan praktikak burutzeko aukera izan dugu eta ni Durangoko Zabalarre eskolan egon naiz praktiketan 4 urteko haurrekin.

Lehengo egunetatik marrazteko adierazten zuten askatasuna eta sorkuntzak zabalak arritu ninduen. Beraz sorkuntza prozesua aztertu, sakondu eta ze nolako garapena izango zuten aztertzea erabaki nuen.

Honako blogean xumeki hilabetea hoietan egindako lana aurkeztuko dut. Interesgarria izango zaizuelakoan nago!.