25/5/07
Praktiketan ikusi dudana
9/5/07
Kreatibitatearen garrantzia
Artea eskolan
Artearen beharra eskolan aldarrikatu beharreko kontua da. Eskolak haurren jarrera kreatzailea garatzen lagundu behar du eta desmotibatuta daudenei jakin nahia piztu behar die ondo pasatzen lagunduz. Aipatu beharra dago esperientzi artistikoa ez dela soilik margotzea. Margoak ondo mantentzen ikasten da, pintzelak garbitzen eta margotu ostean dena batu, garbitu eta txukuntzen ikasten da. Esandako guzti hau esperientzi artistikoaren barruan kokatzen dugu. Beraz gela barruan planteatzen den metodologia malgua eta irekia izen behar du.
6/5/07
Irakasleen eginkizuna
Duda barik irakasleen jarrera behian da berriro aipatu dugun bezala oso garrantzitsua da. Giro aproposa sortu behar dugu haurrak motibatzeko; azken finean, haurrek sortu eta asmatzeko desioa sorrarazi behar diona irakaslea izan behar du: gelako toki aproposena erabili, material ezberdina eskaini , proposamenak egin, etab.
Lehenago aipatu dugun bezala kreatibitatea lantzea ekintza dinamikoa eta aldakorra da, beraz malguak izan behar dugu, haurrari askatasuna eman behar diogularik.Batzutan haurren marrazkiak oso korapilatsuak direla irudituko zaigu eta baliteke ere haurrak behin da berriro zenbait elementu errepikatu izana. Hori dela eta haurrak naturaltasuna eta berezkotasuna galdu duela pentsatzera heldu gaitezke. Guztiz erratuta egongo gara ordua, hain zuzen ere haurra errepikapen prozesu horretan pentsamendu abstraktua lortzeko bidean ibiliko bai da, adierazpen plastikoarentzat ezinbesteko garrantzia duen faktorea.
Ondorioz
Zirriborroen garapena
Zirriborroak izendatzen hasten direnean koloreen artean ezberdintasunak nabaritzen dituzte nahiz eta bakoitza ezin dituzten izendatu. Bereizketa hau kolorearen hautemaketan lehengo urratsa garrantzitsua dela aitortzen dugu.
Koloreen erabilpena zirriborro garaian era esperimental batez egiten dute. Ez diote arreta berezirik eskaintzen eta askotan kolore bakar batekin margotzen dute. Berriz zirriborroak izendatzen hasten direnean kolore ezberdinak erabiltzen hasten dira gauza ezberdinak adierazi nahian.
ZIRRIBORRO GARAPENAREN ADIERAZLEA
Artea helduek inguruarekiko dute harremanaren islada da, zirriborro garaia berriz, haurraren garapen fisiko eta afektiboaren islada dela esan dezakegu. Beraz, gela baten barruan erritmo eta garapen maila ezberdinak aurkitu behar dugula jabe izan behar gara. Guztiak errespetatu, motibatu eta jarraipena egin beharko diegu.Garapen intelektuala eta hizkuntzaren garapena oso erlazionatuta daude. Haurraren hastapenetan kontrol motorra lortzea hasiera batean hizkuntzaren kontrola baino garrantzitsuagoa da errealitatearen jabekuntzan. Zirriborroen aldaketa maila haurren aldaketa intelektual, fisiko zein psikologikoa adierazten bai du.
Izena duen zirriborroa
Zirriborro kontrolatua
Normalean haurrek zirriborro fase honetan ilusio handiz marrazten aritzen da, kontrol bisual eta motorearen arteko erlazioaren aurkikuntza lorpen itzela bai da. Poztasun hadina sentitzen du kontrol honen jabe izatea motibatzen duelarik mugimendu berriak egitera.
Hiru urte dituenean arkatza helduek hartzen duten antzera hartzen dute. Lerro bat kopiatzea hobeto ulertzen dute eta normalean lerroek edozein norabidetan marrazten dituzte. Hiru urterekin borobil bat kopiatu dezakete baina ez lauki bat. Zirriborroak egiterako orduan inguruarekiko duten kontrola ere isladatzen da.
Zirriborro nahasia
Bestetik adin hauetako haurrek landu gabe dute kontrol muskularra eta hori dela eta lerro handiak marrazten dituzte. Garrantzitsua da jakitea zirriborroen bitartez inguruko errealitatez ez daudela adierazten. Haurren garapen fisikoei eta psikologikoei erantzuten dien lerroak dira. Berauek margotzerako plazer handia sentitzen dute eta gustuko dute behin da berriro lerro horiek margotzea. Helduontzat paper gainean marrazten dutena interpretatzea saila den arren oso garrantzitsua da haurrek egiten dutenarekiko interesa azaltzea. Haurrek egiten duenaren inguruan helduen onespena behar dute. Eta azkenik aipatu haurrek beronen zirriborroekiko kontrola ez duen bitartean, ezingo duela eguneroko bizitzan burutzen diren beste ekintza batzuk kontrolatu.
Beraz zirriborrok marraztea edozein kulturatako haurren berezko garapen psikologiko eta fisiologikoekin bat dator.
Zirriborroen etapak
1.ZIRRIBORRO NAHASIA.
2.ZIRRIBORRO KONTROLATUAIZENA DUEN ZIRRIBORROA.
3.IZENA DUEN ZIRRIBORROA.
Zirriborro garaia
Haur jaio berriak inguruarekin duen harremanari esker bere nortasuna eta izaera eraikiko du. Azken finean haurrak bere inguruarekin etengabe esperimentatzen dabil eta honi esker haurra etengabe ikasten dihardu. Ukitzea, sentitzea, manipulatzea, ikustea, usaintzea eta entzuteari esker informazio mordoa jasoko du inguruko errealitea barneratuz joango delarik eta bere nortasuna eraikiz joango da. Honi esker ekoizpen artistiko aberatsa eskainiko digu haurrak.
Haurrek hasieratik ahozko komunikazioa soinuak helaraziz lantzen baldin badute ere, marrazketa prozesua beranduago azaltzen den ekintza da. Gutxi gora behera hemezortzi hilabetetara. Azpimarratzekoa da haurrek sortzen duten lehen lerroa bere biziko garrantzia duela; ez delako soilik marrazketa adierazle hutsa, baizik eta idazketaren lehen adierazlea ere bai da.
Etapa ezberdinak
Haur txikiak zirriborro desordenatuak margotzen hasten dira. Honi zirriborro fasea deitzen zaio. Aurrerantzean zirriborro haiek ordenatzen doaz kontrol motorea lortzen duten heinean (bi urtetatik lau urtetara). Zirriborro garai honetan badaude beste hiru etapa ( zirriborro nahasia, zirriborro kontrolatua eta izena duten zirriborroak) aurrerago azalduko ditugunak. Helduok marrazki hauekiko interesa adierazi behar dugu haurrek bere buruarekin askoz gusturago sentituko bai dira.
Hurrengoko etapa PRESKEMATIKOA deitzen da. Errepresentazio deskriptiboaren lehen saiakerak dira ( lau urtetatik seira ). Irudiak orden gabe azaltzen dira eta tamaina ezberdinak izan ahal dituzte. Helduok marrazki hauekiko interesa adierazten badugu haurrek azalpenak emateko irrikitan daudela somatuko dugu.
Hiru etapa ezberdin hauetan haurren marrazkiak helduontzako miresgarriak dira; freskotasuna eta naturaltasunaren bai dira marrazki hauen ezaugarri nagusi. Bestalde marrazki hauek haurren garapenarekiko informazio baliagarria ematen digute, abiapuntu egozentriko batetik bere buruaren jabe izatera bideratutako prozesua bizitzen ari bai dira.
Beraz, haurraren adierazpen plastikoaren garapena pentsamenduaren berrantolaketa bezala ulertu behar dugu. Marrazkiak beraien ingurunearen irudikapena dira eta haurraren garapen mentalaren adierazle bezala ulertu behar dugu.
Sorkuntzaren garapena eta etapa ezberdinak
Marrazten dagoen bitartean haurra guztiz askea da eta bere buruarekin komunikazio zuzena eta subjetiboa burutzen du. Inguruneko elementuek ematen dioten informazioa hautematen dituen heinen, aurretik duen informaziorekin batera eskema berria berrantolatzen arituko da. Artea haurraren prozesu mentalerako, hautemate garapenerako eta garapen afektiborako garrantzitsua da.
Irakasleen egin beharra haurrak egongo diren espazio beraien premiei erantzunez antolatzea, material aproposak aukeratu, erabiliko den metodologia egokia zehaztu eta eskolako helburuak lortzeko programa egokiena hautatzea izango da.Haurrak margotzerako orduan berarentzako garrantzitsua dena une horretan esperientzi subjetiboaren bitartez irudikatuko du. Haurrentzako marrazkien gaia ez da horren besteko garrantzitsua, baizik eta nola adierazten den da garrantzitsuagoa.
Egilearen perfila
DATU PERTSONALAK
IZENA:Jugatx
ABIZENA: Duñabeitia Kintana
HERRIA: Durango – 48.200
HERRIALDEA: Bizkaia
IKASKETAK
Arte Ederretan Lizentziatuan Ikus Entzuneko berezitasunean. Gaur egun Haur Hezkuntzako azken kurtsoa burutzen nabil.
ESPERIENTZI LABORALA
Azkeneko 6 urteotan bezala lan egin dut web orrialdeak eta programa multimedia diseinatzen.
OSARRIZKO IKASKETAK
Certificado de Aptitud Pedagógica ( C.A.P )
Sarrera
Lehengo egunetatik marrazteko adierazten zuten askatasuna eta sorkuntzak zabalak arritu ninduen. Beraz sorkuntza prozesua aztertu, sakondu eta ze nolako garapena izango zuten aztertzea erabaki nuen.
Honako blogean xumeki hilabetea hoietan egindako lana aurkeztuko dut. Interesgarria izango zaizuelakoan nago!.