9/5/07

Artea eskolan




ARTEA ESKOLAN:
Artearen beharra eskolan aldarrikatu beharreko kontua da. Eskolak haurren jarrera kreatzailea garatzen lagundu behar du eta desmotibatuta daudenei jakin nahia piztu behar die ondo pasatzen lagunduz. Aipatu beharra dago esperientzi artistikoa ez dela soilik margotzea. Margoak ondo mantentzen ikasten da, pintzelak garbitzen eta margotu ostean dena batu, garbitu eta txukuntzen ikasten da. Esandako guzti hau esperientzi artistikoaren barruan kokatzen dugu. Beraz gela barruan planteatzen den metodologia malgua eta irekia izen behar du.

4 comentarios:

Jugatx Duñabeitia dijo...

Sarrera moduan komentatu, gelan gai hitz egiten hasi garenean eta bakoitzak praktiketan eskola ezberdinetan izandako esperientziak aipatzerakoan arteari edo arte hezkuntzari dagokionez, iritzi edo bizipen ezberdinak agertu zaizkigula. Gure iritziz, maila guztietako jokaerak aurkitu ditugu eskolatan arte hezkuntza lantzereko orduan; batzuk Arteari apenas garrantzirik ematen ez zioten, beste batzuk berriz zenbait baliabide, material jorratzen zituzte eta oso gutxik arte hezkuntzaren balorazio handiago bat egiten zutela ikusi dugu. Baiana badago denetan ezuagarri berdintsua: irakasleen irizpideen esku usten dela gai hau.

Jugatx Duñabeitia dijo...

Iakskide batzuk esan didate praktikak iraun zuen hilabete osoan ez zela artelanik edo plastikako lanik egin, marrazkiez gain. Marrazkiak fitxa antzera lantzen ziren helburua haurra dibertitzea zelarik.

Baliabideen aldetik nahiko murritzak zirela aipatu beharra dago, betiko margo, paper, kartulina eta abarrez gain,ez bai zegoen arte hezkuntzara egokitutako material berririk.

Espazioari dagokionez ere, ez zegoen bereziki egokitutako tokirik gelan. Haurren bizipenak eta esperientziak edo dituzten ideiak, normalean hitz eginez jasotzen dira gelan, ez da artea erabiltzen espresatzeko bide bezala. Gainera, normalean, arte hezkuntzako iharduerak testu liburutik edo gaiaren arabera ze iharduera mota landu behar den nahiko espezifikaturik daude ez da ezustekoan oinarritzen, irakasleak egin beharrekoaz ematen dituen azalpenak mugatuak eta murritzak direlarik. Normalean, egindako marrazkiak libreak izaten ziren

Anónimo dijo...

Ba nire praktika garaian zenbait baliabide, material,lantzea gehixeago nabaritu dut, baina hala eta guztiz ere eskasa izan da. Kasu honetan umeek artelanak egiten zituzten liburutik edo proposaturikotik kanpo zegoena, noizean behin lepokoak, koadroak eta abar egiten zituzten. Baina hemen helburu garbia gurasoentzat objektu batzuk egitea zen, irakasleak eskainitako arau eta azalpenen artean ondo garbi bai zegoen txukun, polito eta azkar egiten ez zuenak ezin izango zuela etxera eraman. Kasu honetan, artelana egiteko motibazioa hortxe aurkitzen edo suspertzen zuen irakasleak: etxera eramateko zela. Irakaspen txar batek diseinu on bat galdu dezake, izan ere, liburuan (gidan) proposatzen ziren arte hezkuntza lantzeko iharduerak nahiko osotuak eta baliagarriak ziren.

Anónimo dijo...

Gure eskolaten bai materialen eta baliabideen eskasian pairatzen dute eta baita espazioaren antolakuntza berezi bati dagokionez ere . Arteari beste arloei ematen zaiena baino garrantzi txikiagoa ikusi dugu.